
FISIOTERAPIA ERDITZE ONDOREN

Gure fisioterapia zentroan erditze osterako programa berezia prestatzen dugu amentzat eta haurtxoentzat
Erditzearen ondoren emakume orok nahi du bere gorputza haurdun geratu aurretik zegoen bezala egotea berriro, baina hasi berri den bizitza berriak ez du horretarako astirik uzten. Gainera, erditze osteko errekuperazioa hau baino askoz gehiago da.
Etapa berri honetan zalantzak sortzen dira eta ez ditugu beti erantzunak eskura izaten, horregatik gai interesgarriak ere jorratzen ditugu, hala nola, amagandiko edoskitzea (laktantzia), haur masajea...

Erditze ondorengo errehabilitaziorako fisioterapiak helburu hau du:
-
Muskulu abdominalak eta pelbis-zoruko muskuluak indartzeko ariketa espezifikoak
-
Muskuluak erlaxatzeko teknikak, mina eta tentsioa arintzeko
-
Hantura murrizteko eta orbaintzea sustatzeko eskuzko terapia
-
Masaje terapeutikoa, muskulu-tentsioa gutxitzeko eta zirkulazioa hobetzeko
-
...

Amagandiko edoskitzea (laktantzia)
Gure edoskitze-ikastaroan edoskitzeari buruzko ezagutza sakona izango duzu: sukzioa, pisua, fisiologia, botikak, etab. ezagutuko dituzu.
Era berean, Amagandiko Edoskitzearen inguruan ager daitezkeen eta fisioterapia eta esku-terapia bidezko tratamenduaz balia daitezkeen zailtasun guztiak ere landuko dira. Laktantzia zailak hobetzeko soluzioak eskainiko ditugu, mina, pisu-galerak edo konpondu gabeko beste zailtasun batzuk.
Haur masajea
Gure erditze ondoko klaseetan ere haur masajea egiteko aukera dugu. Haurren masajea tradizio zaharra da, munduko hainbat kulturatan ametatik alabetara transmititu izan da, orain Mendebaldean berraurkitu delarik.
Ikerketa askok adierazten dute kontaktu afektiboa beharrezkoa dela bizitzako lehen urteetan, eta haur masajea da lehen kontaktu hori egiteko orduan atseginenetako bat.

-
3 klase emaginarekin (edoskitze eta haur masaje eskolak)
-
7 klase fisioterapeutarekin

Gure erditze ondorengo programari buruz galderak dituzu?
Jar zaitez gurekin harremanetan inolako konpromezurik gabe eta Bizi Berri Ondorena programari buruzko informazio guztia emango dizugu, zuretzat eta zure haurtxoarentzat izan ditzakeen onura guztiak azalduz.
